Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/21

Santurtziko Udalak HAPN modifikatuko du ikastetxeak blindatzeko eta lurzoru horietan etxebizitzak eraikitzea eragozteko

José Luis Landaburu Santurtziko Hirigintza eta Ingurumen zinegotziak datorren astean udal bilkurara eramango den modifikazioa eman du ezagutzera. Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren 18.2  modifikazioaren hasierako onarpena da eta honek indargabetuko du "ikastetxeetan zegoen binomioa, hau da, lurzoruari hezkuntza ekipamendua eta bizitokirako erabilpena onartzen zitzaiona. Udal gisa gure buruari inposatu genion ataza izan da eta egin egingo dugu orain", azpimarratu du Landaburuk.

Ezagutzera eman
Santurtziko Udalak HAPN modifikatuko du ikastetxeak blindatzeko eta lurzoru horietan etxebizitzak eraikitzea eragozteko

ARGAZKIA JAITSI

Zinegotziak azaldu duenez, "zentzu bikoitz honek eragin kaltegarriak sortu ditu 2001 urtetik aurrera", besteak beste gogoratu ditu San Francisco Javier ikastetxearen kasua, instalazioen zati batzuk desagertu zirelarik luxuzko etxebizitzak eraikitzeko; bestetik dago Patronatuaren kasua edo orain Hijas de la Cruz ikastetxearen kasua; honekin "eragiketa espekulatibo handia bilatzen zen alfonbra gorri eta guzti". Horrela ba, HAPNren aldaketarekin, lurzoru hauek hezkuntzarako ezarrita duten erabilpena gordeko da "HAPN ezin izango da era okerrean erabili eta osoko konponbidea emango diegu hezkuntza zentro guztiei", hauetan daude: San Francisco Javier, Patronato, Carmelitas y San José de Calasanz eta jadanik blindaturik dagoen  Hijas de la Cruz.

Landaburuk mezua bidali du "Santurtzin ikastetxea erosten duenak ikastetxea hartuko du, hirigintza oztopo guztiak jarriko baitira lurzoru honekin espekulatzeko". Gaineratu duenez, "ikastetxeak beti izango dira ikastetxe, bizitoki erabilerarik ez dutelako izango. 2001 eta 2007 urtean gertatu zena berriz ez gertatzea egingo dugu". "Amaitu da ikastetxeen lurzoruarekin espekulatzeko garaia; egon daitezela lasai guraso, ikasle eta irakasleak, hezkuntzaren kalitatea bera izango delako".

Modifikazio hauen onarpena datorren astean eramango da Osoko Bilkurara eta urte amaierarako martxan jartzea espero da.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!