Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/21
Santurtziko Udalak HAPN modifikatuko du ikastetxeak blindatzeko eta lurzoru horietan etxebizitzak eraikitzea eragozteko
José Luis Landaburu Santurtziko Hirigintza eta Ingurumen zinegotziak datorren astean udal bilkurara eramango den modifikazioa eman du ezagutzera. Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren 18.2 modifikazioaren hasierako onarpena da eta honek indargabetuko du "ikastetxeetan zegoen binomioa, hau da, lurzoruari hezkuntza ekipamendua eta bizitokirako erabilpena onartzen zitzaiona. Udal gisa gure buruari inposatu genion ataza izan da eta egin egingo dugu orain", azpimarratu du Landaburuk.
Zinegotziak azaldu duenez, "zentzu bikoitz honek eragin kaltegarriak sortu ditu 2001 urtetik aurrera", besteak beste gogoratu ditu San Francisco Javier ikastetxearen kasua, instalazioen zati batzuk desagertu zirelarik luxuzko etxebizitzak eraikitzeko; bestetik dago Patronatuaren kasua edo orain Hijas de la Cruz ikastetxearen kasua; honekin "eragiketa espekulatibo handia bilatzen zen alfonbra gorri eta guzti". Horrela ba, HAPNren aldaketarekin, lurzoru hauek hezkuntzarako ezarrita duten erabilpena gordeko da "HAPN ezin izango da era okerrean erabili eta osoko konponbidea emango diegu hezkuntza zentro guztiei", hauetan daude: San Francisco Javier, Patronato, Carmelitas y San José de Calasanz eta jadanik blindaturik dagoen Hijas de la Cruz.
Landaburuk mezua bidali du "Santurtzin ikastetxea erosten duenak ikastetxea hartuko du, hirigintza oztopo guztiak jarriko baitira lurzoru honekin espekulatzeko". Gaineratu duenez, "ikastetxeak beti izango dira ikastetxe, bizitoki erabilerarik ez dutelako izango. 2001 eta 2007 urtean gertatu zena berriz ez gertatzea egingo dugu". "Amaitu da ikastetxeen lurzoruarekin espekulatzeko garaia; egon daitezela lasai guraso, ikasle eta irakasleak, hezkuntzaren kalitatea bera izango delako".
Modifikazio hauen onarpena datorren astean eramango da Osoko Bilkurara eta urte amaierarako martxan jartzea espero da.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS