Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/25
“Lópezek jakin badaki krisiaren kontrako neurriak ez direla ondo hartzeko modukoak eta Aldundiekin banatu nahi ditu erruak”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak gaur arratsaldean baieztatu duenez, López Lehendakariak "jakin badaki José Luis Rodríguez Zapatero Espainiar Gobernuaren presidenteak proposatutako egokitze neurriak ez direla ondo hartzeko modukoak, eta Euskadik bidegabekeria bikoitza jasan du Espainia baino hobeto dagoelako". Ortuzarrek iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak "ardurak eta erruak banatu nahi ditu Aldundiekin".
Burukide jeltzaleak baieztatu duenez, EAJ-PNVk krisiaren kontrako neurriei baietza ematea "guztiz baztertuta dago". Aitortu duenez, zailtasunak ditu datorren ostegunean lege dekretuari emango zaion botoa zein den jakiteko; oraindik ere, Zapatero aurrezpen neurrietan "modifikazioak" egiten ari baita.
Ortuzarren esanetan, "hauek ez daude Espainiar Estatuaren egiazko egoerari erantzuteko eta are gutxiago Euskadiren egoerari erantzuteko, Europaren oniritzia jasotzeko baizik". "Zapaterori txartel horia atera zioten Europan igaro den astean. Hau ez badu ondo egiten, txartel gorria aterako diote eta orain bere kezka Bruselak baietza esatea baino ez da. Ez du gehiegi arduratzen espainiarrek eta euskaldunek neurri hauek ekarriko dituzten ondorio larriak nozitzeak", baieztatu du Bizkaiko EAJ-PNVren lehendakariak.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS