Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/26

Areatza, Garapen Energetiko Jasangarria Europar egitasmoari atxikitzen den lehen Bizkaiko herria

Josu Basozabal  Areatzako alkate jeltzaleak gaur goizean izenpetu du Alkateen Ituna izeneko Europar ekimenean sartzeko atxikimendu agiria. Egitasmo honekin toki administrazioen inplikazioa bilatzen du garapen energetiko jasangarrian. Atxikimendu hau izenpetu duen lehen Bizkaiko herria izan da.

Ezagutzera eman
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) aditzera eman duenez, Areatzak beste euskal udalerri birekin batera, energiaren kontsumoa murrizteko jarduerak egingo ditu, eta ondorioz  isuri kutsakorrak ere murriztuko dira.

Hortaz, Areatza da EEE erakundeak Euskadin Europar Kontseiluaren egitura laguntzaile gisa zuzentzen duen Europar Ekimenari ekiten dion Bizkaiko lehen herria. Europa guztiko herri eta herrien arteko aliantza bilatzen da energiaren kontsumoa eta isuri kutsakorrak murrizteko lan bateratua egiteko. Areatza eta itun honetan dauden gainerako udalerriek, Donostia eta Gasteiz kasu, hitza ematen dute energiaren kontsumoa murrizteko helburu batzuk bete egingo dituztela.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!