Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/27
“Badator uda!” jaiak uda aldiari emango dio hasiera Maruri-Jataben
Maruri-Jatabeko auzolagun guztiak uda aldiari hasiera emateko ekimena noiz hasiko zain daude eta Udalak itxaron aldia entretenigarri egin nahi die. Datorren larunbatean, maiatzak 29, Udaletxeak eta Mailukik "Badator uda!" jaialdia egingo du, uda aldiari hasiera emateko ekitaldia. Besteak beste, goiz eta arratsaldez puzgarriak, herri kirolak eta indaba-jana antolatu dute bestelako hainbat ekimenekin batera. Jai honek ere bidea emango die igeritokiak zabaltzeari. 200 bat pertsonek izena eman dute kanpo aldean izango den indaba-janerako. Eguraldiak okerrera egiten badu, jaia hurrengo egun baterako utziko da.
Beste behin ere, Maruri herriak eskualdetik etorriko diren ehunka bizkaitar hartuko ditu, udal igeritokiak hondartzen alternatiba gisa aukeratzen baitituzte. Aurreko denboraldietan, toki administrazioak egunak eta ordutegiak egokitu ditu, instalazioak eta sarbideak moldatu ditu eta zerbitzua hobetu du "auzolagunei harik eta zerbitzurik onena emate aldera", azaldu du Joseba Koldo Alzaga Maruri-Jatabeko alkateak.
Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












