Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/27

“Badator uda!” jaiak uda aldiari emango dio hasiera Maruri-Jataben

Maruri-Jatabeko auzolagun guztiak uda aldiari hasiera emateko ekimena noiz hasiko zain daude eta Udalak itxaron aldia entretenigarri egin nahi die.  Datorren larunbatean, maiatzak 29, Udaletxeak eta Mailukik "Badator uda!" jaialdia egingo du, uda aldiari hasiera emateko ekitaldia. Besteak beste, goiz eta arratsaldez puzgarriak, herri kirolak eta  indaba-jana antolatu dute bestelako hainbat ekimenekin batera. Jai honek ere bidea emango die igeritokiak zabaltzeari. 200 bat pertsonek izena eman dute kanpo aldean izango den indaba-janerako. Eguraldiak okerrera egiten badu, jaia hurrengo egun baterako utziko da.

Ezagutzera eman
Familia artean gozatzeko eguna izango da eta horretarako antolatu dira adin guztietarako ekitaldiak: goizean puzgarriak eta herri kirolak eta martxa handiagoko entretenimendua arratsalderako. Eguerdi aldian herri indaba-jana izango da 6 euroko prezioarekin eta  "oparitxoarekin", baserritarrez jantzitako guztiei kafea eta txupitoa eskainiko zaielako.

Beste behin ere, Maruri herriak eskualdetik etorriko diren ehunka bizkaitar hartuko ditu, udal igeritokiak  hondartzen alternatiba gisa aukeratzen baitituzte. Aurreko denboraldietan, toki administrazioak egunak eta ordutegiak egokitu ditu, instalazioak eta sarbideak moldatu ditu eta zerbitzua hobetu du "auzolagunei harik eta zerbitzurik onena emate aldera", azaldu du Joseba Koldo Alzaga Maruri-Jatabeko alkateak.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!