Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/27
Barakaldoko EAJ-PNVk kritikatu duenez, Gobernu taldeak ez du Udal Hezkuntza Kontseilua deitu
Amaia del Campo Barakaldoko EAJ-PNVren bozeramaileak gaur goizean kritikatu duenez, "Gobernu taldeak ez du Udal Hezkuntza Kontseilua deitu". Del Campok adierazi duenez, PSE alderdiak uko egin dio gaurko osoko bilkurak Udal Hezkuntza Kontseilua "berandutu gabe" martxan jartzea eskatzeko EAJ-PNVk aurkeztu duen mozioa bozkatzeari.
Ekimen honen bidez, Barakaldoko hezkuntza erkidegoak "Barakaldoko oraingo eskola mapa aztertzea "bilatzen zen, datorren ikasturtean Barakaldoko familiek "ez dezaten pairatu Patxi Lópezen Eusko Jaurlaritzak aurten eragin duen anabasa". Salatu duenez, "Barakaldoko guraso askok ezin izan dituzte beren seme-alabak gustuko ikastetxeetan matrikulatu".
Era berean, Del Campok adierazi duenez, "ekimen honek tartean dauden alderdi guztien arteko konponbide adostua bilatzea du helburu, Barakaldoko familiek ikastetxea aukeratzeko orduan dituzten beharrizanei erantzuna emateko konponbiderik onena eskaintze aldera; horretarako biderik zuzenena da Udal Hezkuntza Kontseilua deitzea. Udalak 2001ean sortu zuen eta ez du inoiz deitu".

Nabarmenak...
BBB
2026/11/11
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
Berri ikusiagoak...
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/08/13
Bilbo
2025/05/10
BBB
2025/07/13
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS