Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/28

Santurtziko osoko bilkurak Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Garraio Partzuergoari eskatu die Mamarigako metrorako sarbidea doakoa izan dadila

Santurtziko Osoko Bilkurak EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa onartu berri du. Honen bidez, Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Garraio Partzuergoari eskatu die Mamarigako metrorako sarbidea doakoa izan dadila. "Adierazpen hau egiten dugu Eusko Jaurlaritzak Mamarigako sarbidea soilik eta metroan sartu barik erabili nahi dutenei kobratzeko makinak jarri ostean", azaldu du Ricardo Ituarte alkateak.

Ezagutzera eman
Santurtziko agintari gorenak azaldu duenez, bere helburua "erakunde arteko gatazka ekiditea eta osoko bilkuraren adostasuna bilatzea izan da". "Udal korporazioak hitz egin du eta akordio bat dago sarbidea askea eta doakoa izan dadin". Hori dela eta, iragarri du une honetatik bertatik "osoko bilkurak eskatutakoari erantzungo diola". Ituartek esan duenez, berak nahiko zukeen erabakia aho batekoa izan balitz, baina "egia esan, gehiengo kualifikatua dugu gure alde".

Santurtziko Udaleko osoko bilkurak hartu duen erabakiaren berri emango zaio Eusko Jaurlaritzari eta Garraio Partzuergoari, "guztiz bidegabea den erabakia baliogabetua izan dadin eta erakunde arteko elkarrizketa bidea irekitzeko".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!