Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/28
Gorlizko EAJ-PNVren udal taldeak Osasun sailari eskatu dio kostaldeko erietxeko Larrialdi zerbitzua ixteko erabakia alda dezala
Gorlizko EAJ-PNVren udal taldeak Osasun sailak kostaldeko herri honetako erietxeko Larrialdi zerbitzua uda aurretik ixteko aurkeztu duen planteamenduaren aurrean duen jarrera azaldu nahi du. Zentro honek ez baititu soilik bere herriko gaixoei arreta ematen, baizik eta inguru esanguratsu honetako hainbat herritako gaixoei. Gorlizko udaleko talde jeltzaleak osoko bilkuran aurkeztuko duen mozioaren bidez, jeltzaleek Patxi Lópezen Gobernuari eskatuko diote bere planteamendua alda dezala eta Gorlizko erietxeko Larrialdi zerbitzua irekita manten dezala, gutxienez uda aldian.
Epe laburrean, uda aldia hasiko da eta hilabete hauetan Gorlizko biztanle kopurua biderkatu egiten da, kostaldeko Larrialdi zerbitzua hartzen zuten udalerrietan gertatzen den bezala (Lemoiz, Plentzia eta Barrika). Horrekin batera ere biderkatu egingo dira bidean izango diren pertsonak, hondartzara edo aisialdi guneetara joango direnak. Talde jeltzalearen ustetan, uda aldiko biderkatze hau kontuan hartu behar da osasun zerbitzua planifikatzeko orduan eta larrialdi zerbitzuak kokatzeko orduan.
Larrialdi zerbitzuak 34 urtetan egon dira, astelehenetik ostegunera 17:00etatik 08:00etara, eta asteburuan egunean 24 ordutan ostiral arratsaldeko 20:00etatik eta etxez etxeko zerbitzua barne. Osakidetzak ordutegiak eta zerbitzuak modifikatzeko proposamena egin du eta ekainaren 19tik aurrera jarri nahi du martxan eta horren bidez erietxeko larrialdi zerbitzua itxi nahi du eta zerbitzu hau Gorlizko anbulatoriora eraman eta ordutegia ere murriztu nahi du, hau da astelehenetik ostiralera 15:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 08:30etatik 22:00etara. Planteamendu honek gaueko Larrialdi zerbitzuak kentzen ditu toki honetan, etxez etxeko arreta barne. Gorliz, Plentzia, Barrika eta Lemoiz herrietako zerbitzua Mungiara eraman nahi du Mungialde eta Txorierriko herriekin batera.
Jeltzaleen ustetan, gaia larriago bilakatzen duen beste zerbait dago. Zerbitzua emateko esparrua oso zabala da "baina garrantzitsuena eta agian kontuan hartu ez dena da bere dentsitatea. Arreta emateko pertsona kopuruak hausnarketa egitera eraman behar gaitu Gorlizko gaueko Larrialdi zerbitzua udan zehar kentzeaz pentsatzen dugunean".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS