Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/31

Barrika eta Lemoizko udalek osasun larrialdi zerbitzuak mantentzea exijitu dute

Barrika eta Lemoizko udalek gaur bertan exijitu dute osasun larrialdi zerbitzuak mantentzea, "orain arte funtzionatu izan duten baldintza beretan" eta "gaueko zerbitzua barne". Argitara atera duten adierazpenean "eskualdeko osasun prestazioak murriztea ekarriko duen edonolako aldaketaren kontrako jarrera" adierazi dute. Halaber, azaldu dutenez oposizio hau "ahoz eta idatziz jakinarazi zaie Osakidetzako Uribe Kostako  arduradunei".

Ezagutzera eman
Gorlizko EAJ-PNVren udal taldeak iragan astean bere kontrako jarrera azaldu zuen Osakidetzak kostako erietxeko larrialdi zerbitzua uda baino lehen ixteko hartu duen erabakiaren aurrean; zentro honek udalerriko gaixoak ez ezik, eskualde osoko pertsonak hartzen dituelarik. Talde jeltzaleak osoko bilkuran EAJ-PNV aurkeztuko duen mozioaren bidez jeltzaleek Patxi Lópezen Gobernuari eskatu diote bere planteamendua hobeto pentsa dezala eta Gorlizko erietxeko Larrialdi zerbitzuaren ordutegia manten dezala, gutxienez, uda aldian.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!