Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/31
Barrika eta Lemoizko udalek osasun larrialdi zerbitzuak mantentzea exijitu dute
Barrika eta Lemoizko udalek gaur bertan exijitu dute osasun larrialdi zerbitzuak mantentzea, "orain arte funtzionatu izan duten baldintza beretan" eta "gaueko zerbitzua barne". Argitara atera duten adierazpenean "eskualdeko osasun prestazioak murriztea ekarriko duen edonolako aldaketaren kontrako jarrera" adierazi dute. Halaber, azaldu dutenez oposizio hau "ahoz eta idatziz jakinarazi zaie Osakidetzako Uribe Kostako arduradunei".
Gorlizko EAJ-PNVren udal taldeak iragan astean bere kontrako jarrera azaldu zuen Osakidetzak kostako erietxeko larrialdi zerbitzua uda baino lehen ixteko hartu duen erabakiaren aurrean; zentro honek udalerriko gaixoak ez ezik, eskualde osoko pertsonak hartzen dituelarik. Talde jeltzaleak osoko bilkuran EAJ-PNV aurkeztuko duen mozioaren bidez jeltzaleek Patxi Lópezen Gobernuari eskatu diote bere planteamendua hobeto pentsa dezala eta Gorlizko erietxeko Larrialdi zerbitzuaren ordutegia manten dezala, gutxienez, uda aldian.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












