Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/01
Mundakako Udalak hil honetan hasiko ditu 355.600 euroko aurrekontua duten Itxaropena parkeko lanak
Mundakako Udalak hil honetan hasiko ditu Itxaropena parkeko lanak, horretan 355.600euroko kopurua inbertituko delarik. Egitasmo honen bidez, jolas gunea egingo da kanpo aldean eta horren ondoan egongo da gune estalia; halaber, izen bereko aparkalekuaren goiko aldearen irazgaizteari ekingo zaio.
Itxaropena parkean egingo diren lanen bidez eta Tribisarrospeko Kultur Etxea egin ostean, umeentzako jolas gune eguneratu bat eta aterpeko beste gune bat eskainiko dira. Lan hauen bidez, aisialdirako 332 metro koadroko gune berria izango da , udazkenerako prest egongo dena.
Egitasmo honen bidez, Itxaropenako aparkalekuan oraindik ere dauden hezetasun arazoak ekiditeko lanari ekingo zaio eta goiko alde guztia iraizgaiztuko da. Mundakako udaleko ordezkariek adierazi dutenez, "hezetasunak eta ur filtrazioak antzeman ondoren" lanak egin dituen enpresari exijitu egin zaio aparkalekua hobetzeko lanak egin ditzan, azpiegitura honetan ikusi diren arazoak konpontzeko.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS