Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/01
Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak gizarte laguntasunen murrizketak salatu ditu
Josu Bergara Sestaoko EAJ-PNVren udal taldearen bozeramaileak salatu duenez, Udalak kopuruen murrizketa onartu du Eusko Jaurlaritzak udalerriari hiritarren beharrizanei aurre egiteko diru gutxiago transferitu ostean.
Talde jeltzalearen zinegotzi bozeramaileak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak 305.749 euroko kopurua eman du urteko lehen hilabeteotako gastuei aurre egiteko. Aurreko urteko kopurua 404.703 eurokoa zen. Talde jeltzalearen ustetan, ehun mila euroko beherakadak agerian uzten du Exekutibo autonomikoak herriarekin duen "konpromiso hutsala". Adierazi dutenez, ,jarrera hau "onartezina da" egoera ekonomikoak udalerrira ekarri dituen arazoak kontuan hartuta eta "familia askoren egoerak dramatikoa izaten jarraitzen duelarik".
Sestaoko jeltzaleen ustetan, Udalak aurten 750.000 euroko aurrekontua beharko luke hiritar guztien eskariei erantzun ahal izateko. Hori dela eta diru gehiago eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ekintza sailari. Bergarak alkatearen jarrera ere kritikatu du, Gasteizko bere alderdikideei ez dietelako herriarentzako baliabide gehiago eskatu.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS