Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/02
Barakaldoko EAJ-PNVren esanetan ausarkeria da Udalak antzerkirako gerente berria kontratatzea
Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldearen esanetan "ausarkeria" da Udalak Barakaldoko Antzerkirako gerente berria kontratatzea. Halaber, PSE alderdiak eta ezker abertzaleak aretorako zuzendari berria presaka kontratatu izana gaitzetsi du.
Udal talde honek Barakaldo Antzerkirako zuzendari gerentea kontratatzearen kontrako botoa eman zuen. Gaineratu dutenez, PSE alderdiak eta ezker abertzaleak ez zioten "arduraz jarduteko" eta Udalak Gonzalo Centeno zuzendari ohia errugabetzen zuen ebazpen judizialaren kontrako errekurtsoaren ebazpena publiko egin arte itxaroteko deiari kasurik egin, Centenori "lan jazarpena leporatu zitzaion eta justizi ebazpenak aretoko gerente gisa hartzea eskatzen zuen".
Amaia del Campo Barakaldoko EAJ-PNVren bozeramaileak aurreratu duenez, errekurtso honen inguruko ebazpena laster publikatuko da, horregatik ez du ulertzen "sozialistek eta ezker abertzalekoek antzerkirako zuzendari berria hain presaka izendatu izana".

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS