Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/03

El Bullón guneko 1.084 pisuetatik %74 babes ofizialekoak izango dira

Santurtziko Udalak hasiera batean onartu du El Bullón auzorako Hiri Antolamendurako Plan Berezia. 1.084 etxebizitza egingo dira eta %74 izango dira babes ofizialekoak. José Luis Landaburu Hirigintza arloko zinegotziak azaldu duenez, onarpen honen bidez Bizkaiko herriak "funtsezko urrats berria ematen du auzoaren etorkizuna hobetzeko", 2010 urterako ezarri den egutegiaren barruan.

Ezagutzera eman
Dauden aurreikuspenen arabera, irailerako egingo da behin betiko onarpena eta datorren urtean emango zaio hasiera bizkortze lan hori, 87.000 metro koadroko esparruan gauzatuko dena. Egitasmo honen bidea 17 eraikin egingo dira, bost solairukoak bide nagusira ematen dutenak eta bi  solairukoak mendi-lepora ematen dutenak. Egingo diren 1.048 etxebizitzetatik %74 babes ofizialekoak izango dira eta %26 askeak. 408 bat tasatuak izango dira eta 185 babesekoak. Halaber, 184 hauek  realojoetarako erabiliko dira.

Esparruak 2.000 metro koadroko kultur ekipamendua izango du, 450 zuhaitz berri, bidegorria, bide berriak eta errotonda bat El Bullón auzoaren tokirik urrutienean, toki honetan bertan kokatuko delarik Iberdrolaren azpi estazioa, hiru milioi euroko kostea izango duena. Halaber, aparkatzeko 2000 toki inguru egokituko dira, hauetatik 1360 pribatu eta 563 publiko "inguru honetan dagoen aparkatzeko arazoari irtenbidea emango dion neurria", azaldu du Landaburu zinegotziak.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!