Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/03
EAJ-PNVk gobernatutako erakundeak ez dira izango gaur Euskadiko Aire Bideen Batzordearen bileran
EAJ-PNVk gobernatutako erakundeek erabaki berri dutenez, ez dira joango gaurko Eusko Jaurlaritzaren Garraio sailak Euskadiko Aire Bideen Batzordearen inguruan eztabaidatzeko antolatu duen bilerara.
EAJ-PNVk adierazi duenez, "Gernikako Autonomia Estatutuak gure esku jarri dituen eskumenak kontuan hartuta, ezinbestekoa da Eredu Integrala ezartzea Euskal Aireportuen Sistemarako".
"Une honetan, Aire Bideen Batzordea eratzeak ez dio balio erantzirik ematen oraingo egoerari, eta jatorriz murriztuta dagoen sistemara garamatza, hau da, Euskadiren beharrizanekin bat dagoen eredua erdiestea zaildu dezakeena", gaineratu dute EAJ-PNVk gobernatutako erakundetako ordezkariek.
Azaldu dutenez, "Euskadiko aireportuak ezberdinak direnez eta interes anitz eta ustiapen aukera eraginkorragoak dituztenez, agerikoa da Bide Batzordea martxan jartze hau guztiz eskasa dela EAEko aireportuen ustiapen eta kudeatze lanerako. Halaber, atzeratzeko maniobratzat jo daiteke sakoneko gaian ez sartzeko".
Amaitzeko adierazi dutenez, "aireportuen kudeatzearen modernizatzea funtsezkoa da gure Herrialdearen garapen sozio-ekonomikoan aurrera egiteko. Eta prozesu hau erakundeen arteko lankidetzatik abiatu behar da, Euskadirentzat berariaz diseinatutako eredu berri baten alde eginez".

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS