Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/04

Arrankudiagak bere lehen haurreskola izango du datorren ikasturte berrirako

Arrankudiaga eskualdeko haurtzaindegi eskaintzan sartu da, datorren ikasturtean, irailean bertan  estreinatuko duen zerbitzuarekin. Duela bi hilabete, Arrigorriagak berea inauguratu zuen eta Etxebarrin ere ireki berri dute Patxi Bengoa kalean. 

Ezagutzera eman
Arrankudiagako haurreskola berria udazkenean irekiko da hamabi umerentzako tokia eskainiko duelarik. Zabalik dago jada izena emateko epea eta horrela egongo da ekainaren 11ra arte. Dena dela, iraila eta urrirako ere aurreikusten da izena emateko epea irekitzea.

Haurreskola Elexalde enparantzan guztiz berriztatua izan den lokalean egongo da, herriko eskolen ondoan. Inbertsioa 234.000 eurokoa izan da eta hainbat diru laguntasun jaso ditu, besteak beste Bizkaiko Foru Aldundiaren eta E Planetik eratorri diren diruetatik. Arrankudiagako udalak ere egin du bere ekarpena.

 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!