Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/04
Ortuzar: “López ez da atzerriko Euskal Etxeetaz arduratzen, eta ez du gobernu egitasmorik”
Andoni Ortuzar EAJren eusko legebiltzarkideak salatu egin du Lopezen Exekutiboak atzerriko euskal elkarteen inguruan erakusten duen interes eta kezkarik eza. Ortuzarrek agerian utzi du ez duela gai honen inguruko inolako gobernu egitasmorik.
“Ez dago Gobernu egitasmorik, eta halakorik baldin bada, egitasmo hori Legebiltzarrerako hauteskundeetara PSE-EE alderdia aurkeztu zen hauteskunde programa bada, agerikoa da ez dela inolako erreferentziarik egiten atzerriko euskal taldeen inguruan. Aipamenik ez, lerrorik ez programa horretan. Horrek erakusten du bere Gobernuak ez duela atzerrian dauden euskaldunen inguruko kezka izpirik” azpimarratu du Andoni Ortuzarrek Eusko Legebiltzarrean izan den Kontrol Bilkuran.
Zentzu horretan, ordezkari jeltzaleak azaldu duenez kanpoko eta barruko politikek “lotuta egon beharko lukete”, “barruko arazoei erantzuna emateko orduan, kanpora begiratu behar delako”. Halaber, kanpoan bizi diren euskaldunek “goitik beherako euskaldun izaten jarraitzen dute” berretsi du eta beraz “Legebiltzarrean onartuta dituzten eskubideak bermatu behar dizkiegu”.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS