Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/07

Basauriko EAJ-PNVren udal taldeak PSE-EEk Pozokoetxe, Fausto Deuna eta Bidebietako eragiketaren inguruan darabilen ilunkeria salatu du

Basauriko EAJren udal taldeak  PSE-EE alderdiak  Pozokoetxe, Fausto Deuna eta Bidebieta auzoetako hirigintza eragiketaren inguruan darabilen ilunkeria salatu du. Zentzu honetan gaitzetsi dutenez, "alderdi politikoek, Antolamendurako Aholku Batzordeak eta elkarteek" ez dute jaso "Plan Nagusiaren ildo nagusien inguruko informaziorik".

Ezagutzera eman
Egitasmo hau, "Bilbao Ria 2000 egitasmoan, besteak beste, Basauriko EAJ-PNVren alkate ohiaren esku hartzeari esker" dagoela baieztatu ondoren, jeltzaleek esan dute "eraikitzeko eta finantzatzeko parametroek eragin zuten  EAJk kontrako botoa ematea 2006 urte amaieran Ria Bilbao 2000k aurkeztu zuen Egitasmo Nagusiari".

Basauriko EAJ-PNVren aburuz, "udalerriko hirigintza garapenerako erabakiak izaera ekonomiko hutsezko alderdietan oinarritzea, oso akats larria da". Era horretan, baieztatu dute jeltzaleak ez daudela eskualde horretako biziberritze urbanistikoaren kontra; guztiz alderantziz "sustatu eta aldarrikatu nahi dutela" eta PSEri eskatzen diote "harrokeria alde batera utz dezala eta  udalerriko indar politiko eta gizarte eragile guztien arteko adostasuna bila dezala, gure herriaren etorkizuneko garapenaren alde".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!