Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/07

Airearen kalitateaz herritarrak sentsibilizatu eta informatzeko kanpaina, gaurtik Durangon

Aste Berdearen barruan, ekainaren 7tik 12ra arte, Durangoko Udalak kanpaina egingo du, Ezkurdi plazan, airearen kalitateaz eta mugikortasun iraunkorraz herritarrak sentsibilizatu eta informatzeko.

Ezagutzera eman
Durangoko Airearen Kalitatea Hobetzeko Proiektuaren barruan sinatutako hitzarmenaren bitartez, Durangoko Udalak eta Azterlan ikerketa-zentroak elkarlanean prestatu dute ekintza; eta, besteak beste, kaletik bertatik ekingo diote airearen kalitatea kontrolatzeari.

Orain dela urte bitik hona udalerrian egindako azterlanaren barruan material partikulatuaren laginak hartzen jardun dugu. Bada, honako ekintzan hartuko ditugu laginak azkeneko biderrez. 

Oinezkook kalean arnasten ditugun gai kutsagarrien kontzentrazioari buruzko datuak lortzeko,  asteon neurgailua ipiniko dugu kalean bertan egunero.

Bide batez, herritarrei ikerketaren emaitzen berri zabalduko diegu; orobat, udalerriko bizi-kalitateari zuzenean lotutako osterantzeko jakingarriez ere informatuko ditugu.

Informazio-kanpaina Zumalakarregi kalean egingo dugu, Ezkurdi plazaren ondoan; barikuan, ekainak 11, 17:00etatik 20:00etara; eta zapatuan, ekainak 12, 11:00etatik 14:00etara.

Bestalde, gura duen edozein herritarrek aukera izango du norberaren autoaren isuriak dohainik neurtzeko. Hartara, Renault Gaursa etxearen lankidetza izango dugu; eurak arduratuko dira-eta autoen diagnosiak egiteaz, bariku arratsaldean eta zapatu goizean.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!