Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/07

Mendikosolobarrena urtegia udal erabilerarako egokitzeko lanak uztailean hasiko dira

Arrigorriagako Udalak uztailean bertan hasiko ditu Mendikosolobarrena urtegiko urak parkeak ureztatzeko eta kaleen garbiketarako erabili ahal izateko lanak. Lan hauek 81 eguneko gehienezko epean amaituko dira, Arrigorriagako 30 pertsonentzako lana izango da eta aurrekontua 760.000eurotan ezarri da, II. E Planaren  inbertsio bidez finantzatuko delarik.

Ezagutzera eman
Mendikosolobarrenako lanetarako Bilboko Uren Partzuergoaren aholkularitza izango da eta egingo den jarduketaren bidez ur baliabideen kudeatze zuzena erdietsiko da  eta ur ez edangarria ureztatzeko erabiliko da; hori ere E Planaren bigarren edizioaren filosofiarekin ere bat dator, ingurumen arloko egitasmoen finantzaketa aurreikusten delako.

Alberto Ruiz de Azua Arrigorriagako alkatearentzat parkeak ureztatzeko eta kaleak urez garbitzeko ura Mendikosolobarrena urtegi txikitik atera ahal izatea "ekimen aitzindaria eta guztiz eredugarria jasangarritasunaren aldetik".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!