Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/08
Sabino Arana Fundazioak “Bake bila baikor. Erronka gaindigarria” mahaingurua antolatzen du gaur
Sabino Arana Fundazioak, bere Gogoeta eta Elkarrizketarako Mintzagunearen barruan, "Bake bila baikor" izenburuko mahaingurua antolatu du. Jardunaldia datorren asteartean, ekainaren 8an, egingo da Bilboko Euskalduna jauregian, 19:30etatik aurrera.
Sabino Arana Fundazioak elkarraldi hori epe ertaineko egitasmo baten lehenengo urrats gisa antolatu du, hots: Euskadiko herritarrak adoretzea eta motibatzea, giza eskubideen defentsarekin eta indarkeriaren gaitzespenarekin duten konpromisoaz gain, euren baitan pixkanaka harrera egin diezaioten terrorismoak eragindako samin hori eraldatzeko prozesu bati, horretarako, bizikidetza- eta adiskidetze-bake baten aldeko ahalegin kolektibo bat eginez.
Mahainguruan, gatazkek erasandako kolektibo biren planteamendu eta bizipenak, pertsonalak zein sozialak, aurkeztuko dira: Israel-Palestinako eta Irlanda-Britainia Handiko taldeak, zeintzuk, bizikidetza-bake baten aldeko konpromisoari jarraiki, indarkeriak sorrarazitako minaren eraldaketaren erreferentzia esanguratsu bi baitira.
Gonbidatuak Jo Berry, Building Bridges for Peace erakundeko eta Bakearen aldeko Nazioarteko Sareko presidentea; Pat Magee, Ipar Irlandako bake-prozesuaren aldeztailea; Aaron Barnea, Gurasoen Elkartea-Familien Mintzagunearen Nazioarteko Harremanetarako arduraduna, eta Ali Abu Awwad, Gurasoen Elkartea-Familien Mintzagunearen eleduna dira.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS