Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/08

José Luis Bilbaok argitu duenez, aldundiek ez dute Lópezen Gobernuaren kontrako botererik eragiten

José Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak argitu du diputazioek ez dutela Lópezen Gobernuaren kontrako botererik eragiten eta gaineratu duenez "bakoitza da bere Gobernu esparruaren eta eskumen esparruen arduraduna".

Ezagutzera eman
"Guk ere esaten dugu, eta nik ere  gustuko ez dudan ezer badago, esan egiten dut eta beste gauza batzuk egingo nituzkeela esaten dut. Hori ez da kontrako boterea eragitea, nik ikusten dudana da PSEren esparru batzuetan eta Eusko Jaurlaritza honetan ez dagoela kritikak onartzeko gaitasun handirik, hau da, Gobernua izateak ez du esan nahi, gura duzuna egingo duzula; ez du esan nahi beti arrazoia duzula; eta ez du esan nahi zurekin ados ez dagoena galeretara bidali behar duzula", azpimarratu du.

Bere aburuz, onartu egin behar da "zurekin ados ez dagoena dagoela eta kritikak jasotzeko prest egon behar da, ahal bada handikeriarik eta sektarismorik gabe".  
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!