Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/09

EAJk Ikasleen Gurasoen Elkarteei zuzendutako Hezkuntza jardunaldia ospatuko du larunbatean

Euzko Alderdi Jeltzaleak datorren larunbat honetarako, ekainak 12, Ikasleen Gurasoen Elkarteei zuzendutako hezkuntza sektoreko jardunaldia egingo du. Honakoa, Euzko Alderdi Jeltzaleak hezkuntzaren inguruan egiten duen hirugarren jardunaldia da eta aurrekoetan bezala Sabin Etxean egingo da 10:00etatik aurrera.

Ezagutzera eman
Amaia Espinosa EBBren Hezkuntza Burukideak aditzera eman duenez “larunbateko topaketaren bidez kezkak balorazioak eta erronkak ezagutu nahi ditugu hezkuntza arloko sektoreen bidez eta kasu honetan IGEek garatutako lana azpimarratuz egingo dugu”.

Jardunaldirako eratuko den Mahai ingurua Ana Eizagirre EHIGEren koordinatzaileak zuzenduko du eta bertan izango dira: Ana Puente, EHIGEren lehendakaria; Izaskun Carrera, Eskola Txikiak erakundeko koordinadoraren lehendakaria; Aitor Mújika, Elizbarrutiko Ikastetxeetako (BIDE LAGUN) Guraso Elkartearen Federazioaren lehendakaria; Rafael Andrés, UFEPA Euskadiko irakaskuntza libreko Gurasoetako Elkarteetako Konfederazioko lehendakaria; Unai Aristrain, Lauaxeta ikastola eta Victor Petuya, FAPAEko lehendakaria.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!