Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/09

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak IKT sektoreko 240 langabe kontratatzea proposatu du

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak Bizkaiko Udalari proposatu dio Eusko Jaurlaritzari Informazio eta Komunikazio Teknologien sektoreko lanbide heziketa programa garatzeko diru laguntasuna eska diezaion. Programa honekin, langabezi egoeran dauden 240 pertsona izango lirateke onuradunak.

Ezagutzera eman
Jeltzaleek proposamen hau aurkeztu diote Gobernu taldeari; hau da, IKT sektoreko 240 langabe kontratatzea aurreikusten duen proposamena. 960.000 eurotan baloratuta dago eta urte beteko aldirako izatea proposatzen da. Jeltzaleen egitasmo honek 16 ekimen garatzea planteatzen du bakoitzean udalerriko 15 langabe kontratatu ahal izateko. Halaber, udalerriko informatika prestakuntza zentroak ere izango dira onuradun, hauek izango litzatekeelako langabeei prestakuntza emango dietenak.

Aukeratutako pertsonek aurretiazko prestakuntza egitasmoa eta ziurtapen prozesuari lotutako prestakuntza garatu beharko dute. Hasierako aldi hauen ostean lortutako prestakuntza eta kalifikazioa egiaztatzeko azterketa egin beharko dute eta horrez gain lan praktikoa izango dute edo kontratatzeko konpromisoa egon beharko da sektoreko enpresen aldetik.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!