Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/10
Erandioko Merkatal Txartelak opari katalogoa du jadanik
Erandioko Merkatal Txartelaren tituludunek metatutako puntuak opariekin trukatzeko aukera dute jadanik. 86 inguru dira Altzaga eta Astrabuduako merkatarien elkarteek Nafarroako Nekazal Kutxarekin izenpetutako hitzarmenetik sortu den ekimen honetan sartuta dauden merkatariak.
Informazio hau guztia opari katalogo batean dago islatuta, honetan biltzen direlarik ordainketa txartelari (zordunketa edo kreditua) 2012ko apirilaren 30era arte atxikitako puntuekin zer opari har daitezkeen. Horrela ba, 2010eko maiatzaren 1etik 2012ko maiatzaren 1era bitartean lortutako puntuak katalogoaren amaiera data eta osteko hilabetera arte trukatu ahal izango dira (2012ko ekaina).
Ekimen honen dinamika oso erraza da. Erandioko Merkatal Txartelaren bidez ordaindutako 5 euroko, puntu bat lortuko da. Hilero, txartel honen tituludunek metatu dituzten puntuen informazioa jasoko dute, beren txartelaren eragiketekin batera.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS