Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/10
XIV. Udal ikastaro eta lantegien erakusketa, Sondikan
Datorren ekainaren 13an, igandea, Sondikako Goronda Beko udal polikiroldegiak XIV. Udal ikastaro eta lantegien erakusketa ospatuko du. Alde batetik ikastaro eta lantegietan burututako lanak, eta bestalde, ikasleen ardurak eta ikuspegi pertsonalak erakutsiko dira.
Goizeko 11:00etatik 14:00etara, ikastaro eta lantegietan egindako lanak erakutsiko dira, non ikasle eta irakasleek elkarlanean arituko diren. Polikiroldegiko sarrera nagusian, kanpoaldean, sukaldaritzako ikastaroa kokatuko da. Futbito kantxan, beste lanak erakusteko txokoa finkatuko da (eskulanak, marrazketa, lore artea, dekorazioa...). Nagusien eta txikien ludotekak ere txokoa izango du bertan. Ludotekan urtean zehar hainbat tailer burutzen dira eta txoko horretan beraietaz gozatzeko aukera egongo da. Gune hori aatondua egongo da, egun honetan bertan hurbiltzen diren umeak bertan jolastu ahal izateko, beraz, txikienak ikasten dibertitzeko aukera izango dute. Frontoiaren gunea dantzetarako prestatuko da. Bertan dantzen erakusketa ikusteko aukera egongo da. Lehendabizi areto-dantzak, beranduago sabel-dantza eta ondoren berriz ere, areto-dantzak.
Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












