Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/11

Trapagarango EAJ-PNVren udal taldeak PSEri egotzi dio ez duela lan politikarik egiten eta lana sortzeko aukerak galtzen dituela

Trapagarango EAJ-PNVren udal taldeak PSEri leporatu dio ez duela enplegu politikarik egiten eta ondorioz udalerriko auzokideentzako lanpostuak galtzen dituztela. Jeltzaleek  esan dutenez, urtean ehun bat lanpostu sortzeko aukera utzi du alde batera.

Ezagutzera eman
Trapagarango EAJ-PNVk berretsi nahi du Udalak udalaz gaindiko erakunde eta administrazioen aldetik egiten diren prestakuntza eta lan programetarako eskabideak aurkeztu behar dituela. Ainhoa Santiesteban zinegotzi jeltzaleak kritikatu duenez, PSE alderdiak ez du +Euskadi 2009 egitasmorako edo Auzolan egitasmorako eskabiderik aurkeztu; gauza bera gertatzen da INEMen ekimenekin, erakunde honek orientabidea, prestakuntza eta praktika sartzen duelarik, tailerrak martxan jartzearen bidez.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!