Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/14
Barakaldoko jeltzaleek Udalari eskatu diote Inmaculada kaleko kexei erantzuna eman diezaiela
Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzaleak udal arduradunei azaldu dizkie Gurutzetako Inmaculada kaleko auzolagunek EAJ-PNVri adierazi dizkieten kexa batzuk. Besteak beste, eskailera mekanikoak oso labainkorrak dira euria egiten duenean eta garbiketarik eza dagoela ere esan dute.
EAJ-PNVren udal taldeak udal arduradunei eskatu die hartutako konpromisoarekin bat egin dezaten eta beren apustua eskailerak jartzea izan bazen, hauek segurtasun eta garbiketa osoko egoeran egon behar dute.
Kexa gehiago
Baina kale honetako auzokideen kexak ez dira soilik eskailera mekanikoen egoeraren ingurukoak. Etxeko zaborra biltzeko eta birziklatzeko papera biltzeko ontzien egoera arriskutsuaz ere kexatu dira. Oinezkoek behin behineko zebrabidean bidean aurrera egin behar baitute ibilgailurik ote datorren ikusteko.
Zebrabide hau zeharkatzen duten auzokideek zabor ontzi hauek lekuz aldatzea eskatu dute, zebrabidea behin behinekoa izanda ere, horrela gordeko liratekeelako oinezkoen segurtasun neurriak.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS