Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/14

Abantoko Udalak 2010 urterako aurrekontuak onartu ditu

Abanto-Zierbenako Udalak onartu egin ditu 2010 urterako udal aurrekontuak, hau da, 13,6 milioi euroan ezarri direnak. Aurtengo kontuek %12ko beherakada izango dute aurreko urtearekin alderatuta, batez ere Bizkaiko Foru Aldundiko sarreretan beherakada eman delako eta beste administrazioetatik iristen diren diru laguntasunetan ere beherakada izan delako. 

Ezagutzera eman
Abantoko Udalak 2010 urterako aurrekontuak onartu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Udal ordezkariek adierazi dutenez, aurrekontu partidaren beherakada orokorra den arren garrantzizko partidak "arazorik gabe" mantentzea lortu dela, Udal ordezkariek esan dutenez "Udalak ekonomia ona du eta aurreikusitako diru sarrerekin ordainduko dira ohiko gastuak; egoera lasai hau ziurrenik ez da beste udalerritan ematen".

Manu Tejada  Abanto-Zierbenako alkate jeltzaleak azpimarratu duenez, "egoera orokorrak derrigortutako "beharrezko egokitzapenak egin ostean, oraingoa da "aurrekontu estuak, baina garrantzizko eta funtsezkoa dena mantentzen dutenak onartzeko garaia".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!