Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/15

Aldundiak URArekiko blokeoa askatu du eta Gobela ibaiko lanei ekin die

Bizkaiko Foru Aldundiak  Gobela ibaia  "uraren segurtasuna bermatzeko lanak berehala hastea" ahalbidetu du. Salsidui eta Jolaseta zubiak eraisteko lanek aurrera egin dezakete atzo arratsaldetik aurrera. Nekazaritza sailak Ura Uraren Euskal Erakundearen txostena aztertu du, honen arabera azaldu egiten da Gobelako zubiak botatzea arrazoituta dagoela, txosten hau atzo goizean URA erakundearen eta Nekazaritza sailaren teknikarien arteko bileraren ostean iritsi delarik. 

Ezagutzera eman
URA erakundeak arrain arantzadunaren biziraupena bermatzeko neurriak hartzearekiko hartutako konpromisoak bete ez dituelarik, Aldundiak egoera hau baloratu egin du. Ondare Naturala eta Bioaniztasuna zaintzeko 42/2007 Legearen 58. artikuluan aurreikusten den salbuespenaz baliatuta, Gobela ibaiaren ubidean lanak egin daitezkeela, kaltetutako auzokideen segurtasuna bermatze aldera.

Bizkaiko Foru Aldundiak une oro eskaini izan du bere lankidetza inplikatutako erakundeekiko eta auzokide elkarteekiko; azken hauekin igaro den ostiralean bildu zen egoeraren berri emateko eta URA erakundeari azaldutako konponbideen berri emateko. Kudeatze lan honek hiru aste eraman ditu eta Aldundiak irtenbidea lortu du. Auzokideen aurreikuspenak bete egingo dira inolako legezko gatazkarik gabe eta egoera larrian dagoen espeziearen biziraupena arriskutan jarri gabe.

Gobela ibaian egingo diren bestelako jarduerei begira, Nekazaritza sailak arrain arantzaduna atera egingo du eta bere biziraupena bermatzeko beste tokira eramango du: halaber, espezie hau  babes tokian haztea pentsatu da hurrengo birpopulazio ekimenei begira.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!