Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/17

Basauriko EAJ-PNVren udal taldeak Udalaren eta URA erakundearen ezeraginkortasuna salatu du Nerbioi karrakatzeko orduan

Basauriko EAJ-PNVren udal taldeak salatu berri du Uraren Euskal Erakundeko arduradunek erakutsi duten ezeraginkortasuna "hirugarren aldiz urte betean, Nerbioi ibaia karrakatzeko lanen hasierarako ezarri ziren epeak urratu dituzte". Halaber, Udala ere "kudeatze lan honen arduraduna" dela esan dute "ez baita Eusko Jaurlaritzari epeak betetzera derrigortzeko gai".

Ezagutzera eman
Basauriko EAJ-PNVk gogoratu duenez, 2009ko irailean bertan Iñaki Urrizalqui URA erakundearen zuzendariak "irmo esan zuen komunikabideen aurrean, guztiz onartezina zela zabortegia bilatzeko lanean eman zen atzerapena, baina urtea amaitu baino lehen hasiko zirela lanak".

Atzoko egun osoan eta "Nerbioi ibaiaren inguruan zegoen arriskua Soloarteko harresia bota ondoan handitu zelarik" EAJ-PNVren udal ordezkariek berretsi egin dute URA erakundea presionatu behar dela karrakatzeko lanak hainbat arinen has ditzan.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!