Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/17
Andoni Ortuzar: “López jolasean ari da Urdaibairen inguruan, politikoki berak ez baitu ezer han”
"López Aldundiaren kontra jarri da eta Urdaibairekin ari da jolasean, eskualde horretan berak ez baitu ezer". Hitz hauek erabili ditu EAJ-PNvren BBBren lehendakariak. Andoni Ortuzarrek esan duenez, López Lehendakaria "eskualde oso bat jarri du jokoan, muturreko politika egiten baitu eta Aldundiak Guggenheim Museo berriaren inguruan esaten duenari edo eskualderako nahi duen garapen egitasmoari kontra egiten dio".
"EAJren aldetik Aldundia animatu izan dugu egitasmo hau bultza dezan, eta Aldundia oso modu zentzudunean egiten ari da, Solomon Guggenheim Fundazioaren eskutik hain zuzen. Horretarako, nazioarte mailako ideia lehiaketa martxan jarri nahi da, ekainean eta uztailan egingo litzatekeena", azaldu du Bizkaiko jeltzaleen buruzagiak.
Lehiaketa honen helburua da "lurzoruari etekinik handiena eta egitasmo bikaina egitea, era berean Urdaibai eskualdearen ingurumena errespetatuta eta ahal den garrantzirik handiena emanda". Ortuzarrek gogoratu duenez, adibideak badaude munduan, AEBko Louisiana Museoa kasu, "Urdaibairen antzeko esparruetan" gauza biak uztartzea lortu delarik.
Arte Bi-urtekoa izan daitekeen Eusko Jaurlaritzaren egitasmoari dagokionez iragarri duenez, Patxi Lópezen exekutiboak "seriotan hartu beharko luke Busturialdea eta Urdaibai" eta "muturreko politika egiteari eta Aldundiak esandakoari alternatibak aurkezteari utzi beharko lioke".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS