Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/18
Bilbaok esan du PSEk Nieves Garraioen Partzuergoko kargutik kentzen badu ´kontu-garbitze politikoa´ izango dela
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, José Luis Bilbaok, baieztatu du datorren astelehenean PSE-EE alderdiak Juan Cruz Nievesek Garraioen Partzuergoan duen zuzendari kargutik kentzen badu "kontu-garbitze politikoa" izango dela. Halaber, adierazi du sozialisten jarrera "larderiatzailea eta sektarioa" dela, gehiengoa dutenez "nahi dutena egiten dutelako".
Berriz gogoratu ostean gehiengoa PSE-EEren eskuetan dagoela, azpimarratu egin du "ematen duela Partzuergoko gaur egungo zuzendaria, Juan Cruz Nieves, kargutik egozte hori" astelehenean gauzatu nahi dutela, Garraioen Batzordearen bileran. "Nahi duten moduan jantzi dezakete, baina astelehenean hori gertatzen bada kontu-garbitze eta mendeku politikoa baino ez da izango, neurri politiko hutsa", azaldu du.
Foru erakundeko goreneko agintariak esan du joan den egunean Partzuergoaren Osoko Bilkura egin zela eta benetan "gauza larria entzun ziola bertan zegoen Batzordeko kideetako bati, hitzez hitz hau esan zuelako: 'Hemen gehiengoa dugu eta nahi duguna egiten dugu". "Bada, hori da Herri honetan politika egiteko dagoen era berria, erabat artifiziala den gehiengoa baina, azken finean, itxuraz baino ez bada ere, gehiengoa", amaitu du.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS