Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/18

Bilbaok esan du PSEk Nieves Garraioen Partzuergoko kargutik kentzen badu ´kontu-garbitze politikoa´ izango dela

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, José Luis Bilbaok, baieztatu du datorren astelehenean PSE-EE alderdiak Juan Cruz Nievesek Garraioen Partzuergoan duen zuzendari kargutik kentzen badu "kontu-garbitze politikoa" izango dela. Halaber, adierazi du sozialisten jarrera "larderiatzailea eta sektarioa" dela, gehiengoa dutenez "nahi dutena egiten dutelako".

Ezagutzera eman
Berriz gogoratu ostean gehiengoa PSE-EEren eskuetan dagoela, azpimarratu egin du "ematen duela Partzuergoko gaur egungo zuzendaria, Juan Cruz Nieves, kargutik egozte hori" astelehenean gauzatu  nahi dutela, Garraioen Batzordearen bileran. "Nahi duten moduan jantzi dezakete, baina  astelehenean hori gertatzen bada kontu-garbitze eta mendeku politikoa baino ez da izango, neurri politiko hutsa", azaldu du.

Foru erakundeko goreneko agintariak esan du joan den egunean Partzuergoaren Osoko Bilkura egin zela  eta benetan "gauza larria entzun ziola bertan zegoen Batzordeko kideetako bati, hitzez hitz hau esan zuelako: 'Hemen gehiengoa dugu eta nahi duguna egiten dugu". "Bada, hori da Herri honetan politika egiteko dagoen era berria, erabat artifiziala den gehiengoa baina, azken finean, itxuraz baino ez bada ere, gehiengoa",  amaitu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!