Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/21

Agirretxeak Bilboko itsas adarrean uholdeak ekiditeko bideratze lanen inguruko galdera egin dio Espinosari

Joseba Agirretxea Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak talde barruan Ingurumen, Nekazaritza eta Itsasoko gaietarako bozeramaileak Elena Espinosa ministroari galdetuko dio Espainiar Gobernuak 2011 urteko aurrekontuei begira aurreikusi ote duen Bilboko itsasadarra bideratzeko eta uholdeak ekiditeko lanak egiteko diru partida.

Ezagutzera eman
Zentzu honetan, diputatu jeltzaleak azpimarratu duenez “Bilboko Itsasadarraren uholdeak ekidin ahal dira, baina hilabete eskaseko tartean, galera ekonomiko handiak gertatzeaz gain, hiritarrentzako alarma eta arrisku egoerak bizi ditugu, egunotan Bizkaiko hiritarrek bizi izan dituztenak kasu”.

Horrela ba, Joseba Agirretxeak gogoratu duenez “ez dira sei hilabete igaro Itsasadarrak Bilbo aldean gainezka egin zuenetik”; Gobernuari exijitu dio “hartu zituen konpromisoak bete ditzala, Bilboko itsasadarra bideratzeko lana 2007 urtean interes orokorrekotzat jo zelako, 2008 urterako aurrekontu orokorretan sartzea adostu baitzen”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!