Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/21
Bizkaiko Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio “aurrekontu bidez zehatz ditzala” Urdaibairekiko dituen konpromisoak
Bizkaiko Foru Aldundiak baieztatu duenez, Eusko Jaurlaritzak Urdaibai eskualderako diseinatu duen egitasmoan bildu diren "ekimen batzuk" "dagoeneko martxan egon behar ziren eskumen eta jarduerak dira". Iragarri dutenez, hartutako konpromisoak aurrekontu bidez zehaztea eskatuko da "propagandarako egin den iragarpenetik harago, betearazpena berehala has dadin".
Foru arduradunek zehaztu dutenez, "Busturialdea eskualdearen hobetzea eta berreskuratzea suposatuko duen edozein ekimen publikoa ondo hartua izango da Bizkaiko Foru Aldundian". Aldundiko ordezkariek adierazi dutenez, "neurri handi batean "Lópezen Exekutiboak aurkeztutako egitasmoan iragarritako ekimen batzuk "Eusko Jaurlaritzak dagoeneko martxan jarri behar zituen jarduerak" dira, besteak beste trenbidea edo saneamendua hobetzea, edo Muxikako eskualde poligono "oraindik ez da datarik edo aurrekontu partidarik ezarri egitasmo hauek guztiak gauzatzeko".
Zehatzago esanda, Urdaibai arroaren saneamendua "geldituta dago" Aldundiak eta eskualdeko Uren Partzuergoak "beren ardurapeko lanei hasiera eman dieten arren". "Ingurumen Sailak eta URA erakundeak ez baitute lan honetarako aurrekonturik ezarri".
Halaber, bestelako ekimenak martxan jartzeko Exekutiboaren "irizpide eta mekanismoak" ezagutzen ez dituela iragarri du.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS