Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/21

Jeltzaleen ordezkari talde batek omenaldia egin dio Bilbon Agirre Lehendakariari

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakaria buru izan delarik jeltzaleen ordezkari talde bat izan da "une berezia bizitzea tokatu zitzaion gizon bereziaren" heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena dela eta Bilboko udalak antolatu izan duen omenaldian.

Ezagutzera eman
Jeltzaleen ordezkari talde batek omenaldia egin dio Bilbon Agirre Lehendakariari

ARGAZKIA JAITSI

Ekitaldia Bizkaiko hiriburuko Ertzilla kalean dagoen Agirreren irudiaren aurrean egin da. Bertan izan dira Carlos Garaikoetxea, eta José Antonio Ardanza Lehendakari ohiak. Agirreren alaba ere izan den lore eskaintzaren ostean, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak adierazi duenez, "Agirre  oinarri sendoak zituen gizona izan zen" eta "errespetua zor zaio"  nahiz eta bere ideia politikoekin bat ez egin.

Ekitaldia amaitutakoan gerra garaian Eusko Jaurlaritzaren egoitza izan zen Carlton Hotelean jarraitu da ekitaldia eta bertan, "Gernikatik Nueva Yorkera, Berlinetik igarota" izenburuko liburuaren zati batzuk irakurri dira.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!