Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/21
Jeltzaleen ordezkari talde batek omenaldia egin dio Bilbon Agirre Lehendakariari
Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakaria buru izan delarik jeltzaleen ordezkari talde bat izan da "une berezia bizitzea tokatu zitzaion gizon bereziaren" heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena dela eta Bilboko udalak antolatu izan duen omenaldian.
Ekitaldia Bizkaiko hiriburuko Ertzilla kalean dagoen Agirreren irudiaren aurrean egin da. Bertan izan dira Carlos Garaikoetxea, eta José Antonio Ardanza Lehendakari ohiak. Agirreren alaba ere izan den lore eskaintzaren ostean, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak adierazi duenez, "Agirre oinarri sendoak zituen gizona izan zen" eta "errespetua zor zaio" nahiz eta bere ideia politikoekin bat ez egin.
Ekitaldia amaitutakoan gerra garaian Eusko Jaurlaritzaren egoitza izan zen Carlton Hotelean jarraitu da ekitaldia eta bertan, "Gernikatik Nueva Yorkera, Berlinetik igarota" izenburuko liburuaren zati batzuk irakurri dira.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS