Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/23

Abanto-Zierbenak urtean 31.000 euro emango ditu Meatzaritza Museoarentzat

Abanto-Zierbenako Udalak eta Euskadiko Meatzaritza Museoaren Fundazioak izenpetu duten lankidetza hitzarmenak, aurrerantzean erakunde biek mantenduko dituzten harreman oinarriak ezartzen ditu. Udalak urteko 31.000 eurotan ezarriko du fundazioarentzako diru ekarpena, orain arte baino 13.000 euro gehiago.

Ezagutzera eman
Manu Tejada Abanto-Zierbenako alkate jeltzalea eta Carmelo Uriarte Fundazioaren ordezkariak hitzarmen hau izenpetu dute  udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan izan den protokolo ekitaldian. Udalak diru laguntasuna emango du, Museoa udalerriaren ondare kultural eta turistikoa berreskuratzeko ezinbesteko egitasmoa delakoan.

Manu Tejada pozik agertu da izenpe honekin "etorkizunera begira izan beharko dugun lankidetza izpiritua" ezartzen delako. Gauzak horrela, Meatzaritza Museoak hasierako helburua bete ahal izango du, hau da "gure iragan meatzaria gordetzea". 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!