Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/24

Arrigorriagak Berbalagun eta Berban-Berban egitasmoak errepikatuko ditu

Arrigorriagako Udalak datorren ikasturtean errepikatuko ditu Berbalagun eta Berban-Berban egitasmoak, ikasle heldu eta nerabeei euskararen ezagutza eta erabilpena sustatzeko egin ohi direnak. Halaber, bekak eskuratzeko aukerak ere izango dituzte.

Ezagutzera eman
Euskararen erabilera sustatzeko xedez, Berbalagun egitasmoak "euskara ikasten ari diren eta  euskara praktikatzeko euskal ingururik ez duten ikasleak biltzen ditu" esan dute Arrigorriagako Udal Euskaltegiko iturriek. Udalerri honetako  euskaltegiak Ugaoko euskara ikasleak ere hartzen ditu.

Arrigorriagako Euskara Sailak martxan jarriko du era berean Berban-Berban egitasmoa, 12 eta 14 urte bitarteko ikasleei zuzendua dena. Ostiral eta larunbatetan egin ohi da udal Gaztegunean eta Abusuko Gizarte Zentroan, La Peña auzoan. Gune biotako helburua da Arrigorriagako nerabe guztien eskariei erantzutea.

 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!