Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/24
Arrigorriagak Berbalagun eta Berban-Berban egitasmoak errepikatuko ditu
Arrigorriagako Udalak datorren ikasturtean errepikatuko ditu Berbalagun eta Berban-Berban egitasmoak, ikasle heldu eta nerabeei euskararen ezagutza eta erabilpena sustatzeko egin ohi direnak. Halaber, bekak eskuratzeko aukerak ere izango dituzte.
Euskararen erabilera sustatzeko xedez, Berbalagun egitasmoak "euskara ikasten ari diren eta euskara praktikatzeko euskal ingururik ez duten ikasleak biltzen ditu" esan dute Arrigorriagako Udal Euskaltegiko iturriek. Udalerri honetako euskaltegiak Ugaoko euskara ikasleak ere hartzen ditu.
Arrigorriagako Euskara Sailak martxan jarriko du era berean Berban-Berban egitasmoa, 12 eta 14 urte bitarteko ikasleei zuzendua dena. Ostiral eta larunbatetan egin ohi da udal Gaztegunean eta Abusuko Gizarte Zentroan, La Peña auzoan. Gune biotako helburua da Arrigorriagako nerabe guztien eskariei erantzutea.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS