Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/24

Gorlizko jeltzaleen esanetan, Udalak ez ditu hauteskundeetako konpromisoak bultzatzen

Gorlizko EAJ-PNVren udal taldeak Talde Independenteari egotzi dio hauteskundeetako konpromisoak bultzatu ez izana, Astondoko kirol portua, metroa Gorlizeraino eramatea edo kiroldegia eraikitzea kasu.

Ezagutzera eman
Jon Landa zinegotzi jeltzalearen esanetan, "kiroldegiaren egitasmoa ez da argitara atera, 2009 urtean udal aldizkarian berehala egingo zela iragarri zen arren. Etxea antolatu gabe utzi diotela esna dute eta horregatik ezin izango omen dute kiroldegia eraiki eta egitasmoa baino ezin izango dute  agindu. Zertara ari gara?", galdetu du.

EAJ-PNVren ustetan, kiroldegia "ezinbestekoa da Gorliz herriarentzat", baina diziplina anitzekoa izan behar litzateke. "Sinergiak integratu ezean eta jarduera osagarriak ez badira egiten, badakigu jasanezina dela soilik igeritokiak egitearena".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!