Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/25

Erandioko Udalak aho batez exijitu du Anton Fernández frankismo garaiko biktimatzat hartua izan dadila

Erandioko Udalak aho batez eskatu du Anton Fernández Elorriaga frankismo garaiko biktimatzat hartua izan dadila eta zentzu horretan dagozkion eskubideak aplikatuak izan zaizkiola. Zentzu honetan ere, aho batez exijitu du  "Oroimen Historikoaren gaineko Legea aplikatzeko Ebaluazio Batzordeak emandako ebazpena berrausnartua izan dadila".

Ezagutzera eman
Erandioko bizilaguna zen Fernández Elorriaga, polizien tiroz hil zen 1969an "garai hartan herrian arnasketa ezinezko egiten zuen" aire kutsaduraren kontra egin zen manifestazioan. Bere sendikoek Oroimen Historikoaren gaineko 52/2007 Legearen laugarren xedapen gehigarriaren babespean eskatu zuten frankismo garaiko biktimatzat hartua izan zedin, baina txostenak eta ebazpenak egiteko izendatu zen Ebaluazio Batzordeak eskaria errefusatu zuen.

Batzorde honek ezetza emateko erabili zuen arrazoia izan zen Anton Fernándezek "ez zuela parte hartu 1969ko urriaren 29an izan zen manifestazioan tiroz zauritua izan zenean, baizik eta gertakariak bere etxeko balkoitik begiratzen ari zela ikusle gisa".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!