Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/28

Bermeoko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio Busturialderako duen egitasmoaren inguruko informazio “formala” eman dezan

Bermeoko Udalak Lehendakaritzari Eusko Jaurlaritzak Busturialderako duen egitasmoaren inguruko informazio zehatza eskatuko dio eta zehatzago, "medioetan esandakotik harago" doan informazioa. Ezinbesteko jotzen dute Patxi Lópezen Exekutiboak aurreikusitako jarduerak "hobeto ezagutzea" "egitasmo hauek eskualdeari eragiten diotelako eta proposatzen diren inbertsioak, lehenagoko aurreikuspenak baino askoz txikiagoak direlako".

Ezagutzera eman
Bermeoko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio Busturialderako duen egitasmoaren inguruko informazio “formala” eman dezan

ARGAZKIA JAITSI

Xabier Legarreta Bermeoko alkate jeltzaleak aditzera eman duenez, "Busturialderako jarduera onak diren guztiak, ongi etorriak izan daitezela, baina zeintzuk diren jakin nahi dugu". Azaldu duenez, aurreikuspen batzuk ez dira harritzekoak izan "asko, lehendik ere planteatuta zeudelako, baina kezkatuta gaude prentsa bidez ezagutzera eman dituzten zenbakiak era nabarmenean murriztu direlako eta jardueretan atzerapenak emango direlako beldurra dugu".

Aurrekontua murriztua izan den ekimenen artean dago Busturialdeko trenbide sarerako Eusko Jaurlaritzak zuen inbertsio ekimena "geltoki berriak eta desdoblamenduak egiteko aurreikusita zegoen 21 milioi euroko inbertsioa izatetik , 4 milioi euroko aurrekontua izatera igaro da".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!