Prentsa Aretoa
Berriak
2010/07/01
Futbola, oinarritik euskaraz
Koikili Lertxundik Sondikan, Txorierriko Mankomunitateko presidente den Gorka Carro alkatearekin batera, "Futbola oinarritik euskaraz" liburua aurkeztu dute . Bertan, Txorierriko futbol entrenatzaile euskaldunen eskolan landutako ikasketa teorikoen edukiak jasotzen dira. Egitasmo oso baten parte bat baino ez da liburua. "Plan pilotu baten zatia", jokalariak aitortutakoaren arabera. "Asmoa euskarari lekua ematea da".
Joan den urtean, Txorierriko Mankomunitateak eta eskualdeko futbol elkarteek batzarrak izaten hasi ziren. Asmoa, futbol mundua euskalduntzea. "Entrenamenduetan euskararen erabilera bermatzeko zeregina geneukala konturatu ginen", esan du Carrok. "Kirola euskaraz egiteko aukera mantendu nahi dugu".
Eta azkenik metodologia guztia biltzen duen liburua aurkeztu dute : hiztegia, beroketa, prestakuntza fisikoa, psikomotrizitatea, teknika, taktika, estrategia eta kirolaren psikologia lantzen dira bertan. 500 ale kaleratu dituzte eta Txorierriko eskola zein futbol klubetan banatuko dira.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS