Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/01

Futbola, oinarritik euskaraz

Koikili Lertxundik Sondikan, Txorierriko Mankomunitateko presidente den Gorka Carro alkatearekin batera, "Futbola oinarritik euskaraz" liburua aurkeztu dute . Bertan, Txorierriko futbol entrenatzaile euskaldunen eskolan landutako ikasketa teorikoen edukiak jasotzen dira. Egitasmo oso baten parte bat baino ez da liburua. "Plan pilotu baten zatia", jokalariak aitortutakoaren arabera. "Asmoa euskarari lekua ematea da".

Ezagutzera eman
Futbola, oinarritik euskaraz

ARGAZKIA JAITSI

Joan den urtean, Txorierriko Mankomunitateak eta eskualdeko futbol elkarteek batzarrak izaten hasi ziren. Asmoa, futbol mundua euskalduntzea. "Entrenamenduetan euskararen erabilera bermatzeko zeregina geneukala konturatu ginen", esan du  Carrok. "Kirola euskaraz egiteko aukera mantendu nahi dugu".

Eta azkenik metodologia guztia biltzen duen liburua aurkeztu dute : hiztegia, beroketa, prestakuntza fisikoa, psikomotrizitatea, teknika, taktika, estrategia eta kirolaren psikologia lantzen dira bertan. 500 ale kaleratu dituzte eta Txorierriko eskola zein futbol klubetan banatuko dira.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!