Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/07

Durangok aparkaleku bat irekiko du Zeharmendietan

Fausto auzoan bidegorriaren azken tartea eraikitzeko lanak direla eta, Zeharmendieta kalean hainbat ilarako aparkamendu okupatuko ditu Durangoko Udaletxeak. Horrek ekarriko du, ondorioz, aparkatzeko toki gutxiago izatea auzoan. Centro Social San Fausto eta Gure San Fausto Berria elkarteekin batu dira udaletxekoak lanen eta euren eraginen berri emateko. Bada, elkarteok kezkatuta daude aparkaleku faltagatik eta obrek areagotu egingo dutelako arazoa.

Ezagutzera eman
"Elkarte horiekin batera adostu dugu behinbehineko aparkalekua prestatzea aldi baterako, lanei ekin aurretik, Zeharmendieta kalean, hain zuzen ere Urkiagatorre kalearen eta Fauste auzunearen beraren artean. Estimatzen dizuegu elkarteoi zuen lankidetza eta auzokideoi pazientzia izatearren obrak egitean ezinbestean eragingo ditugun kalteengatik".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!