Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/08

Sestaoko jeltzaleek gune publikoetan wifi sarea ezartzea eskatu dute

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak Udalean aurkeztu izan duen mozioaren bidez, herriko auzo ezberdinetan doako eta kablerik gabeko internet konexioak egokitzea eskatu du. Gaur egun halako konexioak toki itxietan baino ez da eskaintzen, hau da, udal liburutegian eta Las Llanas kiroldegian.

Ezagutzera eman
Sestaoko jeltzaleek  gune publikoetan wifi sarea ezartzea eskatu dute

ARGAZKIA JAITSI

Jeltzaleek aurkeztu duten mozioaren bidez, alkateak udal batzordea deitzea eskatzen da alderdi politiko guztiek wifi sareak ezartzeko toki aproposenak adosterik izan dezaten. "Kasko enparantza edo Kepa Deuna enparantza moduko tokietan jarri ahal da, lehenengo erdigunean eta gero auzo guztietan apurka-apurka zabalduko litzateke", azaldu du Josu Bergara Sestaoko Udalean bozeramaile jeltzalea denak.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!