Prentsa Aretoa
Berriak
2010/07/13
Leioako Udalak Basaez auzoan eliza berria eraikitzeko baimena eman du
Leioako Udalak Gotzaingoarekin akordio batera iritsi ondoren, lan baimena eman berri du Basaez auzoan, Bartolome Deuna guneko goiko aldean eliza katolikoaren tenplu berria eraiki ahal izateko. Auzotik Aita Oblatoak joan ondoren eta antzinako eliza zegoen orubearen egoera txarra kontuan harturik, Gotzaingoan akordio batera iritsi dira tenplu berria eraikitzeko baimena emateko.
Horrela ba, udalerriak orube bat erabiltzeko kontzesio administratiboa eman da 50 urterako eta Elizak tenpluaren eraikuntzarako kostea bereganatuko du. Eraikitzeko lan hauek Bartolome Deuna auzoaren hirigintza garapenerako egitasmo barruan daude, auzo honetan 190 etxebizitza egingo direlarik eta hauetatik 30 izango dira babes ofizialekoak; halaber, Basaez auzotik (Artatza kaletik) Bartolome Deunaren goiko alderainoko (bertan daude kulturgunea, ikastetxe publikoa, baseliza eta parkea) kalea urbanizatuko da.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












